martes, 8 de mayo de 2012

Guztiontzako



Guztiok gogoratu behar dugu, zoriontsuak izan behar garela. Berdin du ze adinetakoa izan, zein lurraldetakoa … denok zoriontsu izan behar dugu.  Udara gerturatzen doanez eta gutako askok atsedenaldi luze bat izango dugunez, denbora hori zu zoriontsua izateko erabili baina baita zure gertukoak direnak ere.

Zein da aldatu behar duena?


Uste dut mezua oso garbia dela eta ez dagoela ezer azaltzeko. Pentsamolde eta ikuspuntu guztietarako ateak zabalik izan beti! Denontzako tokia dago toki guztietan.

Bintaren ideia.


Ez dut bideoaren laburpenik egingo, ikusteak merezi du eta. Baina bai egingo dudala nire balorazio pertsonala. Hori bai, neurea egiten dudan bezala zeuena ere irakurtzea gustatuko litzaidake.

Bintak bukaeran esaten duena asko gustatu zait:

Mi padre dice que todos los niños del mundo tienen el derecho a educarse en un espíritu de amistad, de tolerancia, de paz y fraternidad. Todos los niños. Incluso los tubab. Y que debemos aprender del comportamiento de los pájaros, son tan listos  que cogen los mejor del norte y lo mejor del sur.

Egia esan, bideo honetan gauza asko dira gustatu zaizkidanak. Sodaren ikasteko eta eskola joateko gogoak benetan hunkitu nau, gainera, ikaragarria da nola herriak laguntzen duen asmo hori aurrera eramaten. Herritartasuna, benetan geratzen al da hemen halakorik? Gutxi, nik uste. Berekoi hutsak bihurtzen ari gara sistema kapitalista honekin. Dena nahi dugu, guretzako soilik.

Baina tira, horretaz gain eta gehienbat, “la gran idea” horretan zentratu naiz. Nire ustez ideia paregabea izango lirateke gure bizitzak eta haienak partekatzea. Hau da, Saburen ideia ikaragarria dirudit, posible da gainera. Bestalde, asko ikasiko genuke; bai gu haiengandik eta haiek gugandik.

Beraz, gu hain kontzientziatuta gaudela berdintasunaren alde jarduteko, herri xeheei laguntzeko … goazen denok gure bizilaguna denari, anaia dugunari laguntzea. Ez gaitezen izan horren materialistak eta berekoiak. Guk ia guztiz lortu dugu berdintasuna baina milaka lurraldetan, Senegalen esaterako, gizona da denaren jabe. Emakumeak etxeko lanak egitera behartuta daude eta familiaz arduratzea. Objektu bezala hartzen dira askotan.

Pentsatu, haiek gure laguntza behar dute gizarteari txipa aldatzeko guk haien laguntza behar dugun bezala gure txipa aldatzeko eta herritartasun hori berreskuratzeko.

domingo, 15 de abril de 2012

Hezkuntzaren aldakuntza

Gaurko honetan, hezkuntzaren aldakuntza denboran zehar azaltzen dut. Horretarako, taldetxoetan bildu eta collageak egin genituen. Hona hemen geure collagea. Ezkerraldean, hezkuntza orain dela urte batzuk eta eskuinaldean gaur egungo hezkuntzaren egoera erakusten du.

lunes, 26 de marzo de 2012

NEUTRALTASUNA ETA OBJETIBITATEA

Gaurko honetan bi hitz hauen inguruan arituko naiz. Antzekoak dirudi dezakete. Hasiera batean, ez nekien haien arteko desberdintasuna bereizten baina orain klasean hausnartu ondoren ohartu naiz desberdinak direla.

Neutraltasunari dagokionez, iritzirik ez ematean datza. Neutrala izateak ez alde batera eta ezta bestera ere gerturatzea suposatzen du, hau da, azaldu beharreko kontzeptuak, egoerak, ekintzak … ez dira iritziekin nahasten. Alde batera uzten dira gure iritziak gainontzeko guztien iritziak errespetatuz. Gainera, ez dugu azalduko gure adostasuna edo desadostasuna inoren iritziarekiko.

Objetibotasuna, aldiz, gauzak diren bezala azaltzean datza. Hau da, aipatu beharrekoak itzulingururik gabe aipatzen dira.  Errealitate hutsa aipatzen da.  Informatu bakarrik egiten da, hemen ere iritziak alde batera utziz.

Hezkuntzan eta irakaskuntzak neutralak izan gaitezke?

Nire ustez, hezkuntzan ezin gara guztiz neutralak izan nahiz eta saiatu. Izan ere, haurrentzako ariketa bat edo beste prestatzen dugunean ez gara neutralak. Zerbaitengatik aukeratu dugu hori eta ez besteren bat. Gainera, egokia iruditze zait haurrak hainbat iritzi desberdin entzutea gero berea izango den bat eraikitzeko. Hori bai, beti ere neurri jakin bat errespetatuz. Ez dugu ezer inposatu behar.

Horretaz gain, niri askotan gertatu zait irakasleek gure iritzia galdetzen digutela. Gainontzeko ikaskideen iritzian jakin izan ditut agian baina irakaslearena ez. Nire ustez, haurrek ere irakaslearen iritzia jakin nahi dute erreferente bezala hartzen baitute. Kontu honekin, kontuz ibili behar da. Adibidez, nire ustetan irakasle batek bere iritzia eman dezake haurrek galdetzen badiote zein kolore nahiago duen. Baina zeinek marrazten duen hobeto galdetzen badiote nire ustez egokiena erantzutea bakoitzak marrazteko era desberdina duela erantzutea izango litzateke, iritzirik eman gabe, neutrala izanez. Iritzia eman daiteke inori min egiten ez bada edo eragin handirik suposatzen ez badu.

viernes, 16 de marzo de 2012

KULTURA, GIZARTERATZEA ETA HEZKUNTZA

Klasean hiru termino garrantziaren arabera ordenatzea eskatu zaigu. Ondorengo hauek dira aipatutako 3 terminoak: kultura, gizarteratzea eta hezkuntza. Denon artean argudiatu ondoren, ezin izan naiz orden konkretu batera iritsi. Beraz, hiruak garrantzia maila berean sailkatzen ditut. Ondoren, bakoitzari buruzko nire definizioa emango dut nire ikuspuntutik. 
  • KULTURA: Nire ustez gizarte talde baten ezaugarriak dira. Hemen, sinesmenak, balioak, jarrera, arauak … daude. Kultura kontzeptu abstraktua da. Aldatzen doa gizartea aldatzen doan heinean. Orain dela 60 urteko eta gaur egungo balioak, sinesmenak … ez dira berberak. Beraz, kultura gizarteari egokitzen joaten da urteak pasa ahala. Gainera, kultura beti dagoen kontzeptua da. Hau da, ez da desager daitekeen gauza bat. Belaunaldiz belaunaldiz kultura transmititzen da, nahiz eta adibidez, nik jasotakoa ez izan nik emango dudanaren berdina. Horretaz gain, aipatu behar da munduan ez dagoela kultura bakarra. Gizarte mota bakoitzeko, kultura mota bat dagoela esan daiteke. Bukatzeko, noizbait pentsatu al duzue zer-nolakoak izango zinatekeen beste lurralde eta denbora batean jaio izan bazinateke?
  • GIZARTERATZEA: Sozializazio hitzaren sinonimoa dugu. Gizabanakoa gizarte baten parte izateko prozesua bezala definitzen dut, hau da, kultura baten barruan sartzeko prozesua. Gizarte baten parte izanda, bizitza eramangarriagoa, errazagoa dela esatera ausartuko naiz. Izan ere, gizarteak estereotipo eta arau jakin batzuk ditu honen parte izateko. Horrela, gizartearen parte izan nahi badu gizabanakoak estereotipo eta arau jakin horiekin bat egin behar du. Gizartean arautakoan kanpo dagoen zerbait egiten badu norbaitek, pertsona hori berehala “arraroa” bezala ikusten da. Jarraian, gizartetik errefusatu nahi izaten da. Beraz, modu batean edo bestean, gizarteak mugak jartzen dizkio gizarte horretako gizabanakoari.
  • HEZKUNTZA: Hezkuntza behar-beharrezkoa dugun kontzeptua da. Kontzeptu hau, bi norabidetakoa da;, batak bestearengandik ikas dezake. Hau da, hartu-eman prozesua da. Jaio eta berehala hezkuntza jasotzen hasten gara, gure bizitzako azken egunera arte. Hezkuntza, kultura bezala, belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Hiru eremu bereizten dira hezkuntzan; formala, ez-formala eta informala. Lehenengoari dagokionez, eskolari dagokio, ziurtagiri batekin bukatzen den hezkuntzari, hain zuzen ere. Ez-formalari dagokionez, eskolatik kanpo ematen den hezkuntzari dagokio eta ziurtagiririk gabe bukatzen da. Informala, aldiz, familian, lagunartean … jasotzen den hezkuntza da. Nire ustez, hezkuntza bateratua izan beharko luke. Azken finean, batak bestearen beharra baitu. Bukatzeko, aipatu behar da hezkuntza aldakorra aurkitzen dugula. Baina zergatik? Arrazoi sendo bat badago. Partidu politikoa aldatzen den bakoitzero, lehenengo gauza egiten duena hezkuntza erreformak dira. Izan ere, haurrak etorkizuna dira, eta haur horiek haien partidu politikora bultzatu nahi dituzte.
Gogoratu behar da, nire ikuspuntutik emanda daudela definizioak. Horrela izan daitezke edo ez. Ados egon zaitezke edo ez. Orain, zein da zuen iritzia? Niri ere zuen iritzia konpartitzea gustatuko litzaidake. 

miércoles, 29 de febrero de 2012

Zein hezkuntza eremutan arituko naiz etorkizunean?

Zein hezkuntza eremutan arituko naizen galdetu didate. Zaila erantzuteko. Zein eremutan lan egitea gustatuko litzaidakeen azalduko dut.
Haur Hezkuntzako irakasle izan nahi nuela ohartu nintzenean, eskola batean imajinatzen nuen eta dut neure burua, 15 bat ikasleen aurrean. Lehen 20 bat ikasleen aurrean esaten nuen. Baina aurreko batean, nire 2 ikaskide eta ni Zizurkilgo eskola batean egon ginen saio arrunt bat behatzen. 14 haur ziren ikasgelan eta konturatu nintzen talde polita zela, ez asko eta ezta gutxi ere. Orduan, eskola txikiak nahiago ditudala pentsatzen dut. Ez naiz egon ikasle talde handiago baten aurrean, beraz, ezin dut esan seguru nahiago dudala txikia. Esperientzia izugarria izan zen hura. Pentsatzen nuena baino gehiago gustatu zitzaidan "irakasle mundua". Beraz, etorkizunean, nire helburuetako bat hezkuntza formalean lan egitea da.
Hezkuntza formalaren barruan, eskola pribatu eta publikoaren konparazio pertsonala egitea gustatuko litzaidake. Horrela, bata edo bestea izateko helburu. Oraingoz, publikoa dut helburu. Horretaz gain, Zizurkilgo eskola bezala, ikas komunitatea bada, ezin hobe.
Hala ere, hezkuntza ez-formalean lan egitea ere gustatuko litzaidake. Probatu. Udalekuak eta gainerako ekintzak oso interesgarriak baitira. Horregatik, begirale ikastaroa egiteko pentsatzen ari naiz. Agian, hurrengo urtean.