Gaurko honetan bi hitz hauen inguruan arituko naiz. Antzekoak dirudi dezakete. Hasiera batean, ez nekien haien arteko desberdintasuna bereizten baina orain klasean hausnartu ondoren ohartu naiz desberdinak direla.
Neutraltasunari dagokionez, iritzirik ez ematean datza. Neutrala izateak ez alde batera eta ezta bestera ere gerturatzea suposatzen du, hau da, azaldu beharreko kontzeptuak, egoerak, ekintzak … ez dira iritziekin nahasten. Alde batera uzten dira gure iritziak gainontzeko guztien iritziak errespetatuz. Gainera, ez dugu azalduko gure adostasuna edo desadostasuna inoren iritziarekiko.
Objetibotasuna, aldiz, gauzak diren bezala azaltzean datza. Hau da, aipatu beharrekoak itzulingururik gabe aipatzen dira. Errealitate hutsa aipatzen da. Informatu bakarrik egiten da, hemen ere iritziak alde batera utziz.
Hezkuntzan eta irakaskuntzak neutralak izan gaitezke?
Nire ustez, hezkuntzan ezin gara guztiz neutralak izan nahiz eta saiatu. Izan ere, haurrentzako ariketa bat edo beste prestatzen dugunean ez gara neutralak. Zerbaitengatik aukeratu dugu hori eta ez besteren bat. Gainera, egokia iruditze zait haurrak hainbat iritzi desberdin entzutea gero berea izango den bat eraikitzeko. Hori bai, beti ere neurri jakin bat errespetatuz. Ez dugu ezer inposatu behar.
Horretaz gain, niri askotan gertatu zait irakasleek gure iritzia galdetzen digutela. Gainontzeko ikaskideen iritzian jakin izan ditut agian baina irakaslearena ez. Nire ustez, haurrek ere irakaslearen iritzia jakin nahi dute erreferente bezala hartzen baitute. Kontu honekin, kontuz ibili behar da. Adibidez, nire ustetan irakasle batek bere iritzia eman dezake haurrek galdetzen badiote zein kolore nahiago duen. Baina zeinek marrazten duen hobeto galdetzen badiote nire ustez egokiena erantzutea bakoitzak marrazteko era desberdina duela erantzutea izango litzateke, iritzirik eman gabe, neutrala izanez. Iritzia eman daiteke inori min egiten ez bada edo eragin handirik suposatzen ez badu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario