viernes, 16 de marzo de 2012

KULTURA, GIZARTERATZEA ETA HEZKUNTZA

Klasean hiru termino garrantziaren arabera ordenatzea eskatu zaigu. Ondorengo hauek dira aipatutako 3 terminoak: kultura, gizarteratzea eta hezkuntza. Denon artean argudiatu ondoren, ezin izan naiz orden konkretu batera iritsi. Beraz, hiruak garrantzia maila berean sailkatzen ditut. Ondoren, bakoitzari buruzko nire definizioa emango dut nire ikuspuntutik. 
  • KULTURA: Nire ustez gizarte talde baten ezaugarriak dira. Hemen, sinesmenak, balioak, jarrera, arauak … daude. Kultura kontzeptu abstraktua da. Aldatzen doa gizartea aldatzen doan heinean. Orain dela 60 urteko eta gaur egungo balioak, sinesmenak … ez dira berberak. Beraz, kultura gizarteari egokitzen joaten da urteak pasa ahala. Gainera, kultura beti dagoen kontzeptua da. Hau da, ez da desager daitekeen gauza bat. Belaunaldiz belaunaldiz kultura transmititzen da, nahiz eta adibidez, nik jasotakoa ez izan nik emango dudanaren berdina. Horretaz gain, aipatu behar da munduan ez dagoela kultura bakarra. Gizarte mota bakoitzeko, kultura mota bat dagoela esan daiteke. Bukatzeko, noizbait pentsatu al duzue zer-nolakoak izango zinatekeen beste lurralde eta denbora batean jaio izan bazinateke?
  • GIZARTERATZEA: Sozializazio hitzaren sinonimoa dugu. Gizabanakoa gizarte baten parte izateko prozesua bezala definitzen dut, hau da, kultura baten barruan sartzeko prozesua. Gizarte baten parte izanda, bizitza eramangarriagoa, errazagoa dela esatera ausartuko naiz. Izan ere, gizarteak estereotipo eta arau jakin batzuk ditu honen parte izateko. Horrela, gizartearen parte izan nahi badu gizabanakoak estereotipo eta arau jakin horiekin bat egin behar du. Gizartean arautakoan kanpo dagoen zerbait egiten badu norbaitek, pertsona hori berehala “arraroa” bezala ikusten da. Jarraian, gizartetik errefusatu nahi izaten da. Beraz, modu batean edo bestean, gizarteak mugak jartzen dizkio gizarte horretako gizabanakoari.
  • HEZKUNTZA: Hezkuntza behar-beharrezkoa dugun kontzeptua da. Kontzeptu hau, bi norabidetakoa da;, batak bestearengandik ikas dezake. Hau da, hartu-eman prozesua da. Jaio eta berehala hezkuntza jasotzen hasten gara, gure bizitzako azken egunera arte. Hezkuntza, kultura bezala, belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Hiru eremu bereizten dira hezkuntzan; formala, ez-formala eta informala. Lehenengoari dagokionez, eskolari dagokio, ziurtagiri batekin bukatzen den hezkuntzari, hain zuzen ere. Ez-formalari dagokionez, eskolatik kanpo ematen den hezkuntzari dagokio eta ziurtagiririk gabe bukatzen da. Informala, aldiz, familian, lagunartean … jasotzen den hezkuntza da. Nire ustez, hezkuntza bateratua izan beharko luke. Azken finean, batak bestearen beharra baitu. Bukatzeko, aipatu behar da hezkuntza aldakorra aurkitzen dugula. Baina zergatik? Arrazoi sendo bat badago. Partidu politikoa aldatzen den bakoitzero, lehenengo gauza egiten duena hezkuntza erreformak dira. Izan ere, haurrak etorkizuna dira, eta haur horiek haien partidu politikora bultzatu nahi dituzte.
Gogoratu behar da, nire ikuspuntutik emanda daudela definizioak. Horrela izan daitezke edo ez. Ados egon zaitezke edo ez. Orain, zein da zuen iritzia? Niri ere zuen iritzia konpartitzea gustatuko litzaidake. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario