Nire lehenengo sarrera honetan bisitari orori
ongi etorria eman nahi diot nire blogera neure burua aurkeztuz. Haur
Hezkuntzako lehenengo mailako ikasketak burutzen ari naizenez Irakasle
Unibertsitate Eskolan, bizitzan zehar eginiko ikasketa prozesua azalduko dut
kronologikoki.
1993ko irailaren 28an jaio nintzen. Baina hori
baina lehenago, amaren barruan nengoenean ere ikasten ari nintzen. Izan ere,
soinu batzuk jada ezagunak nituen. Amak beti esan izan dit, anaia eskolatik
iristen zenean eta amaren tripari hitz egiten hasten zenean, berehala ostikoak
ematen hasten nintzela. Anaiaren ahotsa ezagun nuen. Bitxikeria hau, frogatuta
dago. Holandan egin zen ikerketa eta The
Lancet aldizkarian argitaratuta dago.
Jaio eta berehala, beste hainbat gauza ikasi
behar izan nituen, independenteagoa izatera pasa bainintzen. 3 urte arte
familian hezi eta hazi nintzen. Ordura arte, hezkuntza informala bakarrik ezagutzen nuen.
3 urterekin Laskorain Ikastolara joaten hasi
nintzen. Beraz, hezkuntza formala ere jasotzen hasi nintzen. Izugarrizko
aldaketa suposatzen du honek haur batengan. Egunero, ia orduro familian egotera
egokituta dago haurra, auzoko haurrekin jolasten du parkean … Bat-batean,
astelehenetik ostiralera eskolara joan behar du, goiz eta arratsalde. Gainera,
lagun berriak egiten ditu. Nire esperientzia ez dut gogoratzen, baina beti esan
didate berehala egokitu nintzela eta ez nuela arazorik izan. Ikastolara joatea
atsegin nuen. Lagun berriei zegokienez, gogoratzen dut, ikaskide guztiak binaka
ginela lagun-min. Noski, bikoitiak ginen gelan. Adin horietan, lagunak talde
txikietan biltzen baitira, gero handiago bihurtuz.
Lehen Hezkuntzako lehen kurtsoan lehen aldiz
jaso nuen hezkuntza ez-formala. Katekesira joaten hasi nintzen 3.maila arte.
3.mailan, Jaunartzea egin eta gero ez nuen gehiago jarraitu. Orain,
Katekesiaren dinamika erabat aldatu da. Noticias
de Guipuzcoa egunkariko artikulua interesgarria da aldaketa honetaz
jabetzeko.
Adin
honetatik aurrera ere, lagunak berebiziko garrantzia dute hezkuntza informalean.
Izan ere, arratsaldea batera igarotzen hasten ginen gurasorik gabe. Gainera,
dantzako klasetara ere joaten hasi nintzen DBH bukatu arte. Beraz, lagun berriak
egin nituen; horietako asko, gaur koadrilako lagunak direnak.
Gero, seigarren mailan, ikastolatik kanpo,
ingelerako klasetara joaten nintzen ingelesaren maila hobetzeko. Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, matematikako klasetara joaten hasi
nintzen nota hobea lortzeko. Ondoren, fisika eta kimikako klasetara ere joaten
nintzen. Gaur egun, ingelerako klasetara joaten naiz oraindik. Beraz,
astelehenetik ostegunera 3 hezkuntza eremutan aritzen naiz.
Gaur, Haur Hezkuntzako graduan nago. Txikitan beti esaten nuen irakasle izan nahi nuela. Urteak pasa ahala, erizain lanak ere atsegin nituen. Nahiko buruhauste izan nuen gai honekin. Baina argi nuen gauza bakarra hau zen; irakasle izan nahi badut, haur hezkuntzako irakaslea eta erizaina izan nahi badut, pediatra lanetan. Haurrak oso atsegin ditut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario